Manifestu antikomertziala

MANIFESTU ANTIKOMERTZIALA (en castellano)
Gaur egungo kapitalismoak gizartearengan diruaren logika ezartzen ari da, musika bezalako adierazpen kulturalak diruaren menpean jarriz. SGAE edo Los 40 Principales  alboko kasuak dira eta kontzertu edo abestien forma duten produktuen bidez etekin gehien lortzea dute helburu. Disketxe handiak eta multinazionalek babestutako kontzertuak ez dira bakarrak. Badaude ere , mundu antikomertzialean murgilduta ibiltzen direnak trebezia handiz azken finean lehen aipatutakoen helburu berberak lortzeko. Hala, geroz eta oikoa da alde batetik, eremu iraultzaileetan kapitalismoaren aisialdirako ereduak jarraitzea. Edo bestetik, antikapitalista moduan janzten diren eta kamerinoan kobratutako milaka euroak eta besteak gordetzen dituzten musika taldeez, kultura herrikoia monopolizatuta geratzea. Beraz, musika eta mezuaren arteko egokitzapenak beharrezkoak ikusten ditugu musikarien jarrerarekin batera. Horregatik puntu hauek aurkezten ditugu:
1-Gure musika taldean uste dugu musika hurrengo puntuak asetzeko dela eta horretarako jotzen dugu: aisialdia, dibertsioa, ikaskuntza, esperimentazioa, antolakuntza, idei edo kultura zabalkuntza, probokazioa edo borroka.
2-Hala, gure musikaren bidez etekin ekonomikoak lortzea helburu izatea baztertzen dugu.
3-Musika eta kultura bizitza irabazteko moduak direla aitortzen dugu baina inoiz ez kolektibo edo pertsonen lan eskuzabalari esker edo eremu iraultzaile edo herrikoietan
4-Onartezina iruditzen zaigu jarrera iraultzaileak eta antikomertzialak erabiltzea geroago ekintza komertzialak bitartez etekin ekonomikoa lortzeko beste munduan lortutako famari esker. Baita ere, ez zaigu ondo iruditzen mezu iraultzaile, antikapitalista etab. zabaltzea, benetan egiten dituzten jarduerak kritikatzen dutenarekin bat datozelako.
5-Dirua espresuki ez bilatzea ez du esan nahi galera ekonomikoak izateko gai garenik. Beti ere kasu bakoitzean bi aldeek adostutakoa errespetatuz, egokia iruditzen zaigu antolatzaileek musika taldeak behar duen desplazamendurako gastuak ordaintzea, beharrezkoa bada ostatu emateaz arduratzea, eta adiskidetasun keinu moduan afaria eta edaria eskaintzea.
6-Uste dugu, behin alde guztien gastuak beteta daudela, irabazitako posible etekinak guztien artean banatzea bidezkoa den modu batean, egindako lana konpentsatuz. Aldi berean musika taldeen autogestioa ahalbidetzen (materiala berritu edo hobetzeko, grabatzeko etab.). Baina guztiz onartezina iruditzen zaigu gastuak baino handiago den dirua eskatzea antolatzaileak ez badu etekinik lortu.
7-Talde bat koherente izateagatik mezu antikapitalista edo jarraitzen dituen borroka eta kolektiboekin ez da arrazoia errespetu gutxiagorekin tratatzeko. Batzuetan, musika jaialdi bat nola funtzionatzen duen inguruko ezjakintasunak bidegabekeriak ekarri ditzake. Alde batetik antolatzaileak, musika taldeari eskatzen duen guztia ematen edo bestetik, antolatzailea musika taldeaz baliatu kostuak oso txikiak direlako.Baita ere salatu nahi dugu, iraultzaile eremuetan musika taldeak objektu ekonomiko edo irabaziak lortzeko produktuak bezala saltzea, askotan talde beraren aberastasun kulturala eta musikalaren gainetik jarriz.
8- Gaur egungo egoerak, zaila egiten du logika antikapitalista eta emaitza musikalak (materiala,grabaketak,banaketak, etab.) konbinatzea behar bezala. Baina horren gainetik, autogestioarengatik apustu egiten dugu ahal den heinean eta elkarrenganako laguntza proposatzen dugu antikomertzial zirkuituan.
9- Ez da bidezkoa, talde batek ordu bat jotzeagatik, egunak edo asteak ekitaldia antolatzen eman dituen erakundeak baino irabazi gehiago lortzea. Musikari batzuen emanaldia momentuko gauza bezala ikustea eta lehen egin beharreko lana eta inbertsioa ( material gastuak, entseguak, etab.) kontuan ez hartzea ez zaigu ondo iruditzen. Musikari bakoitza libre da aktibitate musikalean egiten duen inbertsioa aukeratzeko eta hau asetua gelditzen den emaitza musikalekin, finkatutako helburuekin, etab, baloratzeko. Baina uste dugu, hala nahi baldin badu, inbertitutakoa ekonomikoki betetzeko eskubide guztia duela.
10- Hesi ekonomikoei aurre egiten diegu materia kulturalean eta musika, guztien eskura egotea defendatzen dugu. Horregatik material musikal edo eta intelektualen hedatze, erreprodukzio eta edizio librearen aldekoak gara, honek elkarrenganako aberastasuna sortzen baitu, beti ere erreferentzia errespetatuz.
-.-
Manifestu antikomertzial honekin bat egiten dute ondorengo musikariek eta taldeek: Se adhieren al manifiesto anticomercial los siguientes músicos o formaciones musicales:
Demokrazia Zero
Fiemo
CloAK47
Pottoka Punk
El Trono de Judas
Teodora Barbarie
Kagando Blando
Legañas en las Pestañas
Drinker Boys
RPV  (Reales de Por Vida)
Antzarak Ferratzen
Sota Pressio
Nazka
Estramonio
Atadxs a Nada
Víktimas del NO aborto
Han Solo
Palos y Piedras
Criatura
The Guilty Brigade
Atrintxerados
Bajo Presion
El Koro de Ermua
La Mano ke Mece la Kola
Mc Emblay Don Nadie
Skarraspeo Emblay Band
Incapaces
Uhulu
-.-
Apoyan este manifiesto los siguientes colectivos culturales: Manifestuarekin bat egiten dute kolektibo kultural hauek:
Sorginkale Banaketak (Zizur)
Colectivo Muerte al Papa y al Gobernador Rekors (MPG)
Rock Etxea (Zizur)
Distribuidora Anticomercial La Lima
Programa de radio Diez Pulgadas (Radio La Granja, 102.10 FM Zaragoza)
Vinyl Junkie Rekkids
CSO Kike Mur (Zaragoza)
Malditos Vinilos (Asturies)
Ipurtzulo Banaketak (Pirineo)
-.-
[ http://manifiestoanticomercial.wordpress.com gunetik hartutako 3 orri].

No hay comentarios:

Publicar un comentario